Anbasa Serviobras S.A.

Sektorean eskarmentu handia duten bi enpresa bat egitearen ondorioz sortu da ‘Anbasa Serviobras, SA’: bata 1988an eratutako ‘Andamios Basauri, SA' (ANBASA) da eta bestea, 1985ean eratutako ‘Serviobras Bilbao, SA'.
Batak eta besteak jarduera berdina dute: eraikuntzarako, fatxadak birgaitzeko, industriako mantentze-lanetarako eta abarrerako elementu lagungarriak alokatzea; besteak beste, aldamioak, materialak jasotzeko gailuak, hondakinak kentzeko hodiak eta abar. Orain, bi enpresek indarrak bildu dituzte, material-stocka eta giza taldea handitzeko, kalitatea hobetzeko eta, azken batean, zerbitzu hobea emateko asmoz.
Guretzat oso garrantzitsua da langileak arriskuen prebentzioan eta laneko segurtasunean trebatzea, legeak agindutakoa baino harago ere bai.
Kualifikazio handiko gizataldea dugu, gure bezeroen beharrizanetarako irtenbiderik egokiena aurkitzeko gai izango dena.

BEZERO GUNE

Elkartu